XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alanbre auek batetik bestera tarte jakiña daramate ta plantillatzan erabiltzen dira.

Gero, saietsak jartzea dator.

Uztarriaren bost zulo txikietan beste ainbeste saiets ertzak sartzen dira.

Auek osatzen dute txisteraren zorua.

Erdiko saietsa oso zuzena da; bere alboak zerbait okerrak eta, urrengoak, oraindik okerragoak.

Saietsak antolatzen dijoanean, plantillatzat dijoazen alanbreetan lotzen ditu.

Aitatu ditugun erdiko bost saiets oien albo bakoitzean beste lau saiets jartzen dira.

Zortzi saiets auek uztarrian zurkaiztatzen dira eta besteekin eta uztaiarekin batuak utziko ditu, ondoren datorren josketarekin.

Baña, au baño leen, burnizko plantillari lotuta uzten ditu saietsak, soka batzuen bidez.

Saietsak amairu dira.

Eta erdi aldean dijoazen zazpiren ertzak, uretan beratu ondoren, txisteraren muturrean biltzen ditu.

Beste sei saiets josketaz tinkatzen dira.

Txisteraren josketa muturretik asten du eskulangilleak.

Beetik goora eramaten du erdi aldera arte.

Beste erdia uztarritik asten du, leen jositakoarekin bateratu arte.

Josketa au, txisterak duan guzia bezela, eskulana da, eta onetarako eztena erabiltzen du txisteragilleak.

Josten dijoan bezela, Olazabal-ek sokak askatzen eta alanbreak kentzen ditu.

Txisteraren muturra, errex ausi ez dedin, kalamu lokarri piketuaz indartzen du.